1.- 2023/11/17ko 222. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean esleipen-prozeduraren oinarriak argitaratu eta 30 eguneko epean izena ematen duten bizikidetza-unitate interesatuen artean zozketa bat egingo da.
2.- 2023ko azaroaren 7an, alkatetzaren ebazpen bidez, adjudikazio-prozeduraren oinarriak onartu ziren, eta Zarautz Lur, S.A. Udal Sozietate Publikoaren Bulegoari esleitu zitzaion udal-etxebizitza tasatuen eskatzaileen zerrenda sortzea eta kudeatzea.
Informazio gehiago: www.zarautz.eus/es/
Izena emateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- ETXEBIDE, Babes Publikoko Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoan alta emanda egotea. Alta-egoeran egon beharko dute 2024ko urtarrilaren 15ean.
- HELBIDEA: Bizikidetza-unitateko kide batek Zarautzen erroldatuta egon beharko du gutxienez 5 urtez jarraian, 2023ko azaroaren 7tik hasita, edo gutxienez 10 urtez etenekin.
- ERRENTA: Etxebizitza bat eskuratu ahal izateko, 2022ko ekitaldiko diru-sarrera haztatuak hartuko dira kontuan, Zarauzko Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituzten Ordenantzetan ezarritako gehieneko eta gutxieneko mugekin.
- Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuen onuradunen GEHIENEZKO diru-sarrera haztatuek ez dute erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko indarrean dauden gehienezko diru-sarreren 1,5 indizea gaindituko.
- Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuen onuradunen GUTXIENEKO diru-sarrera haztatuak ezin izango dira erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko indarrean dauden gehienezko diru-sarreren 1,5 baino txikiagoak izan.
- EZ izatea etxebizitzaren jabea.
Izena emateko azken eguna 2023ko abenduaren 18a izango da.
Izen-ematea aurrez aurre egin ahal izango da Etxebizitza Bulegoan (Salegi kalea 14) edo telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
(Tramiteak > Erregistro Elektrokonikoa).